• Gaur egun
  • Agian, irudituko zaigu joana dela Erraldoien garaia. Ez da hala, urrunetik ere, eta esan dezakegu goieneko aldian daudela. Zorionez, gaur egun, gure gizartean, demokratizatu egin dira aisia eta kultura; jada ez dira elite pribilegiatu batzuentzako soilik. Hauek eta beste kultur egitate batzuk geure ondare gisa bizi izaten ditugu. Atzean geratu zen jaiak “herri xehearen gozamenerako” esaera hura. Adierazpide horiek oso esanahi desberdina daukate, behinik behin.
  • Hau ez da gure latitudeetako gertakaria soilik; ez. Munduko bazter ugaritan irteten dira kalera Erraldoiak, arrandia eta erritu handiagoz edo txikiagoz, forma eta itxura desberdinetan, oso motibo eta okasio desberdinetan.
  • Iberiar penintsula osoan, Portugal barne, jakina, Europa aldean, hala nola, Frantzian, Belgikan, Holandan, Alemanian, Italian, Inglaterran eta herrialde gehiagotan irteten dira Erraldoiak kalera. Amerika aldean, oso ospetsuak dira Mexikon, Brasilen, etab. Afrikan, kontaezinak dira erraldoiek parte hartzen duten agerraldiak. Japonian, erraldoi izugarri bat errespetatzen eta ibiltzen dute; hura mugitzeko jende asko behar izaten da. Ez da gutxiago ere munduan dauden erraldoien zerrenda zehatz bat; indarrean dagoen errealitatea jasotzen ohartxo batzuk besterik ez.
  • Tailer hau dagoen gune geografikoetan, oso aspaldiko tradizioek –batzuk indarrean, beste batzuk berreskuratuak; batzuk berrituak edo baita desagertuak ere– elementuak hartzen dituzte gizakien birtuteak eta akatsak pertsonifikatzeko (kontzeptu hau garrantzitsua da), “erraldoien” pertsonaietan irudikatuta. Nahiz egurrezkoak, nahiz lastozkoak, nahiz zapizkoak, erritual baten barruan koadratzen dira, beren arauak eta denborak dituztela, konpartsekin eta musikekin bateratuta, eta askotan, gainera, ez dira oso onik ateratzen haietatik. Leku askotan gertatzen zerbait da, eta leku bakoitzean bere idiosinkrasia dauka, eta bere izateko modua eta era. Ikonografia honek, edo iruditeria edo nahi bezala esanda, harreman estua dauka egungo Erraldoien jatorri eta presentziarekin. Agian, beste haien argumentu-trama galduko zuten bidean, baina beste alderdi batzuk garatu dituzte.
  • Beste garai batzuetan bizi gara; garairik ez dago aurrekoaren berdina denik, eta ez da izango hurrengoen berdina ere. Sinboloak eta edukiak aldatu egiten dira. Beti egongo gara transizioan, oraingo eta lehengo gauzekin, gerokoak orrazten ditugun bitartean. Hori Erraldoi eta Buruhandiei, haien esentziari eta izanari ere oso ondo aplikatu dakieke.
  • Hemen azaldutako datu guztiak egiak eta egiaztagarriak dira zorrozki. Norbaitek uste badu egokia dela irakurritakoa zuzentzea edo zerbait eranstea, ongietorria izango da haren berri ematea. Posta elektronikoa edo postala erabil dezake. Eskerrik asko.