• Buruhandiak
  • Buruhandiak normalean erraldoiekin batera joaten diren figurak dira.
  • Buruhandirik gabeko Erraldoien konpartsak dauden bezala, badira Erraldoirik gabeko Buruhandienak ere. Beraz, batzuk eta besteak lehengusu-anaiak badira ere, nolabait ere kotzeptu desberdinak direla esan dezakegu.
  • Leku batzuetan, “nanuak” esaten diete, ziurrenik “erraldoiekin” alderatzeko. Oso izen desberdinak ere izaten dituzte: “bokapartera”, “kiliki”, eta abar. Konpartsek egiten dituzten emanaldiak ere askotarikoak izaten dira. Badira dotore desfilatzen dutenak; beste batzuek bakarrik edo erraldoiekin batera egiten dute; beste batzuek, gehienek, neska-mutikoen atzetik ibiltzen dira. Batzuek erraldoiei bidea egitearekin lotzen dute ekiteko modu hori. Batzuek, gainera, esaten dute jatorrian buruhandi horiek, pekatuak irudikatuz, jende onaren atzetik ibiltzen zirela, erraldoiak ez bezala, horiek birtuteak irudikatzen baitzituzten. Horrela, bada, gizartearen eta kristautasunaren moralaren bi polo kontrajarriak eta osagarriak irudikatuta geratuko lirateke. Antzinean, ez zen arraroa buruhandiek arrazak irudikatzea; horretan, munduko bazter guztien ebanjelizazioa ikusten da. Gaur, sinbologia hori gabeko figurak dira, eta haien helburua da jaiak girotzea.
  • Tailer honen ikuspegitik, Buruhandiek aukera ematen dute joko plastiko askeagoa egiteko, fisonomiaren kanonak urratuz. Karikatura askoz ere puztuagoa gertatzen da, eta adierazpide barregarriagoak onartzen ditu. Erraldoiak serioa eta irmoa ere izan behar duen lekuan bertan, buruhandia dibertigarria eta barregarria izan daiteke. Gainera, esan behar da pertsonaia “ez gizatiarrak”, hala nola animaliak edo izaki fantastikoak, maizago irudikatzen direla buruhandietan erraldoietan baino. Hala ere, ez dago arau finkorik. Ohiturak eta/edo irudimenak ate eta bide asko irekitzen dituzte figuraziorako.
  • Elaborazio-prozesuari dagokionez, funtsean, erraldoi baten burua egiteko teknika eta material berak erabiltzen ditugu, desberdintasunak desberdintasun. Buruhandiaren lepoak eramailearen burua sartzeko adinako zabalera izan behar du. Lepo horrek forma egokia dauka eramailearen sorbaldan eroso jartzeko, eta biguingarriak ere jartzen zaikio horretarako; batzuetan, uhal batzuk ere jartzen zaizkie bularrean lotzeko. Buruhandi gehinek, denek ez, ahoa irekia daukate, barruan doanari ikusten uzteko. Beste zulo estrategiko batzuek aukera ematen dute eramailearen ikuspegia eta baita transpirazioa ere hobetzeko. Buruhandia daramanaren lekua jarri beharra dago, korrika eta udan, horrela, berea ahalik eta erosoen egin dezan saiatzeko.
  • Nire Buruhandien neurriez zentimetrotan hitz egitea zaila gertatzen da. Gutxi gorabeherako ideia bat edukitzeko, esango dut gutxi gorabehera 2,5 eta 3 aldiz handiagoa dela giza-burua baino, hiru dimentsioak kontuan hartuta. Pisua, berriz, bolumena handia bada ere, 2,5 eta 3 kilo ingurukoa izaten da.
  • Figura horietan, jantziak, Erraldoietan gertatzen den bezala, lagundu egiten du irudikatutako pertsonaia osatzen. Esan gabe doa alderdi hori Erraldoia jantzi behar denean adinako kontuz zaintzen dela.