• Kronikak
  • Lerro hauek Erraldoiei eta Xabier Garateri buruzko zenbait egileren testuen laginak dira.
  • Guztiok daramagu umea barruan, eta noizean behin agertu egiten da keinu kapritxoso batez edo txiri jostalari batez, bat-batean helduon jarrera txepel hori zapuztuz. Esaterako, ume sinatzaileak erraldoien eta buruhandien irrikaz daude. (Zergatik duten grina hori psikoanalisi baterako gaia litzateke; beraz, hobe uztea). Baina egia da ezin dugula disimulatu negua amaitzeko eta sanjuanak, sanpedroak eta sanmartzialak iristeko daukagun gogo eroa, figurei nagiak kentzeko umeak animatu eta izutu ditzaten herri eta hirietan, jaien garai berrian.
  • Zilegi bedi gogoratzea erraldoiak eta buruhandiak antzinako errege-jauregietako dibertsioen erremedio demokratikoa eta herrikoia direla, han ere nanoek eta bufoiek jauntxoen bizimodua alaitzen baitzuten.
  • Mendeak joan dira, baina kartoi-harrizko hiperbole horien eraginkortasuna ez da lermatzen, eta Play Stationen eta joko birtualen aroan umeek handitzarrak eta burugogorrak gozatzen eta jasaten segitzen dute, kaosaren paradisuko edo maskurien infernu bateko pertsonaiak balira bezala.
  • Erraldoien itxura hanpatu eta handientsuek osatzen duten kale-estanpak – bragetatiko hiztun txistosoak–, peoi makrozefaloek eskoltatuta, beti aho irekiz eta itxura fatxosoz, ameskaizto ederrenaren xarma liluragarria eta itzela daukate. Umeek esana.
  • ERRALDOIAK / BURUHANDIAK
  • Aguirresorondo
  • 2004ko maiatzaren 19ko Diario Vasco
  • Real Academia de la Lengua delakoak honela definitzen du erraldoia:
  • “Giza itxurako figura batzuei ematen zaien izena; batzuek handi-handiak dira, eta beste batzuek nanu buru handiak. Herri batzuetako jaiak girotzen dituzte musikaren doinuaz dantzatuz. Proportzio handiko pertsonaiak dira, kartoi-harrizkoak edo poliesterrezkoak; keretazko, egurrezko, burdinazko edo aluminiozko armazoia izaten dute, oihalez estalita.
  • Ohiz, kaleak hustu egiten dituzte desfilean, jarraigoei bide egiteko, eta horretan, buruhandiak funtsezkoak dira beren maskuriekin; dantza egiten dute jendea dibertitzeko, batez ere gaztetxoak, tradizioz bereziki erakartzen baitituzte. Figura horietako batzuen multzoak konpartsa osatzen du.
  • Erraldoiek, buruhandiek eta antzeko figurek bilakaera izan dute urteen joanean, eta leku bakoitzeko historiara, pertsonaietara edo ohitureta egokitu izan dira, eta erlijio-ekintzetatik jarduera profanoetara igaro dira.
  • Historia pixka bat:
  • Oso antzinatik aipatu ohi dira erraldoiak; izan ere, mitologia greziarrean, oso aspaldiko garaietan lur azpian bizi izan ziren herri edo tribu bezala definitzen dira, eta haien arteko borrokek gigantomakia iradoki zuten. Pertsonaia mitiko horien hainbat irudi heldu dira gaur eguneraino.
  • Oro har, onartu egiten da gure inguruan figura horien lehen albistea 1263koa dela, Allenger-en (Portugal).
  • Arturo Campionek, Don García Almoravid bere nobelan, San Fermineko prozesioa 1276an Navarreria kaletik igaro zenekoa deskribatzen du. “Aurretik, egurrezko hiru erraldoitzar zakar zizelkatuta: Peru Suciales, ikazkina, ikatzezko zakuak ardo-zahagien truke ematen zituena; Mari Suciales, aizkoraz zekale-taloak mozten zituen egurketaria, eta Jucef Lucurari…”
  • 1380an, zegoeneko agertu ziren erraldoi eta buruhandi figura horiek Bartzelona, Corpus Christiko jaiekin lotuta.
  • Bilbon, badira erreferentziak XVI. mendearen hasierakoak (1509), Corpus jaia erraldoiekin eta buruhandiekin ospatzen zituztenekoak.
  • Azpeitiako jaietan ere antolatu zuten, Loiolako San Ignacio santu egin zutela-eta. Jasoa dago 1622ko abuztuan “oso traza oneko erraldoien dantza izan zela; oso ondo jantzita zihoazen, eta herrialdean berria zenez, oso gogoko izan omen ziren. Bazen Tolosan, 1657an, erraldoiak fabrikatzen zituen gizon bat, eta horrek adierazten digu garai horretan Gipuzkoan errotua zegoela herri-zeremonietan erraldoiak-eta ateratzea.
  • Gasteizen, albiste zaharrena 1643koa da; Hiriak eskatu behar dituen Eskubideen Erregelamendu Berrian jasotzen zen Titulu batean: “zortzi dukat emango zaizkio Erraldoiak zaintzen dituen pertsonari”. Geroago, 1782an, berriz ere aipatzen dira Erraldoiak Quincuatro Seráfico Franciscano foileto ezagunean. Baina 1917an hasi zen Araban figura horien garai modernoa.
  • XX. mendeko hogeita hamarreko hamarkadako lehen zatian, figura horiek garapen handia izan zuten gure herrialdean, eta gaur egun, herri eta hiri askok dauzkate erraldoiak eta buruhandiak, eta leku nabarmena izan ohi dute tokiko jaietan.
  • Xabier Garateri buruz
  • Erraldoiak eta buruhandiak egiterakoan, antzeko jardueretan gertatu ohi den bezala, berritasuna izan dira, neurri handi batean, material eta tresna berriak erabiltzen direlako, horrek prozedura berriak erabiltzea ekarri baitu.
  • Eboluzio horren adibide bat da, nahiz eta paradigmatikoa dirudien, Xabier Garate Echarrirena da (Irun 1960). Marrazkilari ona izan zen gaztetatik, eta lan ugari egin zituen espezialitate horrekin lotuta. Kaleak animatzeko elementuak eta antzerkirako maskarak fabrikatzeak azkenean Erraldoiak eta Buruhandiak eta antzeko jarduerak egitera eraman zuten, eta bi hamarkada baino gehiago daramatza lanbidez horretara emana; lehendabizi, Oiartzunen, eta geroago, Irunen.
  • Xabier Garatek uste du oso garrantzitsua dela eraiki beharreko figurak zehaztea, bezeroaren nahietara egokitzeko, eta horrek haren ezaugarri nagusiak definitzera eta, askotan, haren historia ezagutzera behartzen du. Era berean, jantzia ere garrantzitsua da, eta hori guztia marrazki orientatzaileetan definitu ohi da.
  • Xabier Garatek enkarguz egiten ditu lan guztiak, eta pieza bakarrak izan ohi dira. Aurretik egiten du aurrekontua, erabili beharreko materialen kostua eta lanen zailtasuna (zeenbat lan-ordu behar dituen) kontuan hartuta kalkulatuz, eta horrela aplikatzen du tarifa.
  • Udalak eta elkarteak izan ohi dira bezero nagusiak, baina partikularrak ere bai, gutxiago izan arren. “Ahoz ahoko" informazioa da balizko bezeroen artean zabaltzeko duen bide nagusia.
  • KARMELO URDANGARIN