• Etorkizuna
  • Beste edozein etorkizun bezala, erraldoiena ere ez da argia. Baina datuek baikor egiten gaituzte arrazoiz.
  • Ikusita uteetan izan duten ibilbidea, egun indarrean daudela eta proiektuak ere badirela, espero izatekoa da figura horien etorkizuna batere negatiboa ez izatea.
  • Kasu batzuetan, tradiziotik harago doan gizarte-funtzio bat betetzen dutenez, aukera berriak sortzen dira aipatzen ari garen elementu horientzako.
  • Erraldoien eta buruhandien konpartsak osatzen dituztenek haien zabalkuntza lortzen dute, ez bakarrik biziraupena.
  • Erraldoien desfileak hobetzeko “berritasunak” bilatzeko eta aplikatzeko lana etengabea eta oparoa da. Ekarpen horiek alderdi asko hartzen dituzte, galdutako figurak, partiturak, koreografiak, jantziak eta abar berreskuratzetik hasita. Eremu horietan elementu berriak sortzeak ere erraldoien inguruko jarduna etengabea izan dadin eragiten dute.
  • Kontuan hartu beharreko beste balio bat da talde horiek aukera handia dutela beste jarduera zabalduago batzuetan elkarte-gunerik aurkitzen duten pertsonak, gehienbat gazteak, talderatzeko. Batutzuetan, elkartea asmo horrekin sortzen da, eta erraldoiak ateratzea izan ohi da katalizatzailea.
  • Erraldoien “elkarretaratzeak”, “trobadak”, “topaketak”… izenez ezagun diren horiek dimentsio handiagoa ematen diote figura horiek eskaintzen duten ikuskizunari, eta egiten diren lekuetan, jaia oso bizi gozatzen da, bai jendearen aldetik bai erraldoien elkarteko kideen aldetik.
  • Era askotan egiten eta funtzionatzen dute Erraldoien eta Buruhandien konpartsetako arduradunek; ez dago eredu estandarrik. Figura gehienak udalenak izaten dira, baina badira beste jabe batzuk ere. Auzo-elkarteak, Kultur elkarteak, Ikastetxeak eta baita partikularrak ere. Figuren titulartasuna ez ezik, haien “gestioa” ere askotarikoa izan ohi da. Esaterako, udal konpartsa askok hitzarmenak sinatzen dituzte beste jarduera batzuetarako eta horretarako berariaz sortutako tokiko elkarteekin, haien irteerak eta kalitatea ziurtatuta gera daitezen. Askotan, talde horiek folklorearen alorrekoak izan ohi dira, hala nola, dantza tradizionaleko taldeak. Beste batzuetan, zenbateko hitzartua ordaintzen diete erraldoiak dantzatzera ateratzen dituztenei.
  • Ikus daitekeenez, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsen jarduna oso dibertsifikatua dago, bai barrualdera bai kanpoaldera begira. Talde horien kemenagatik, batzuetan, taldeak, federazioak edo beste formula batzuk sortu ohi dira, Erraldoiekin zerikusia duten jardueren aldeko ahaleginak batzeko. Tokikoak, eskualdekoak, naziokoak edo nazioartekoak diren elkarte horien bidez, edo norberak bat-batean eginez, jarduera garrantzitsuak egiten ari dira, zalantzarik gabe. Adibide gisa soilik, nazioarteko izaerako kontzentrazioek, leku askotako erraldoi eta lagun askok partzen dutela, bizia ematen diote “erraldoien anaitasuna” esan geniezaiokeen horri. "Erraldoizaleen” komunitate hori, jakina, eskala geografiko txikiagoan ematen da, baina kasu horietan jartzen da agerian Erraldoiak zein maiteak diren, bertakotasunaren gainetik, eta zentzua ematen diete ideologien, sinismenen, kulturen, mugen eta bestelako gizarte-desberdintasunen gainetik.
  • “Elkartrukeak” esaten zaion hori; hots: Zuek gure herrira etorri, eta gu zuenera joango gara, eta bietan elkarrekin aterako gara. Horrek garrantzi eta sendotasun handiagoa eman die Erraldoien desfileei, eta hori hobekuntza da ikuskizunerako eta bizirauteko.
  • Erraldoiak ateratzeko hartu diren bide berri horiek eta haien ardura dutenen borondateak eta prestutasunak eman diote garrantzia ohitura eta tradizio honi, jendearen arreta erakartzea lortuta. Adin guztietako jendea, gainera, ibiltzen diren herrietako kaleetan doako ikuskizunaz gozatuz.
  • Horiek eta beste arrazoi batzuek animatzen dute “erraldoien bizi luzea” iragartzera.