• Egilea
  • 1983. urteaz geroztik, ikuskizun eta jaietarako irudiak prestatzea izan da Xabier Garateren lana, batik bat “Erraldoiak eta Buruhandiak” egitea izanik lan hori.
  • Labur adieraz daitezke egile honek izan zituen arrazoiak bere lana bete-betean jarduera horri eskaintzeko, “Lan hori maite izatea”:
  • A – Erraldoien eta Buruhandien irudiei duintasuna eta ospea ematea eta ongi eta eder egitea, gure Kultur Ondarearen zati baitira.
  • B – Sormenari bide ematea arte, artisau-lan tradizional eta ulergarri bati aplikatuz.
  • C – Leku bakoitzeko Erraldoiak eta Buruhandiak hango bertakoak izatea, ez leku guztietan berdinak diren objektu serializatu batzuk.
  • D – Bizibidea ateratzea aurreko puntu horietan esandakoa eginez.
  • Autodidakta moduan, lanbide honen metodo tradizionalen egokitze pertsonaletik datoz haren teknikak, eta bere sistemak ere landu ditu. Horrenbestez, teknikaren aldetik ere, haren piezak garbi asko bereiz daitezke beste batzuek eginikoetatik.