• Tradizioa
  • Xabier Garateri galdetzen badiozu zer egiten duen, "adiguri-figurak" edo "jentil iruditeria" erantzuten du. Herri batzuetan figura horiek prozesioetan eta/edo erlijio-ekintzetan parte hartzen badute, beren “liturgia" Eta irteerak ekintza “zibil”etan koadratzen dira. Erraz ulertzen da, beren testuinguru folklorikoan “erraldoiak ateratzeko” tradizoa. Herri-kulturako beste tradizio batzuetan gertatzen den bezala –hala nola, musikan eta dantzan, horiek ere batzuetan elkarloturik baitaude eta erlijio-motiboei loturik ere sortzen dira– benetan “laikoak” dira.
  • Nolanahi ere, hau ez da izango eztabaidarako gunea, baizik eta jaiak ulertzeko modu baten azalpen soila, beste edozein bezain askea.
  • Asmoa ez hemen azterketa zehakatua egitea ez Erraldoien Historiari buruz ez Historiako Erraldoiei buruz. Asmoa da azaletik soilik aurkeztea datuek eta interpretazioek denboran zehar, oraina barne, erraldoiei buruz esaten digutena.
  • Antzinatik, duela milaka urtetatik, errealitatearen konszientzia plastikoki agertzeko beharra sentitu izan du gizakiak. Horren proba dira labar-pinturak, zeinetan animaliak eta gizakiak irudikatzen diren. Gure arbasoen obra horien artean daude, pinturez gainera, eskulturak ere; horien artean irudi antropomorfoen errepresentazioak nabarmentzen dira. Gehienbat pieza txikiak izan ohi dira, hala nola, Europan aurkitutako “Venusak”, baina ezin ditugu ahaztu historiaurreko beste batzuk ere, hala nola, kolonaurreko kulturak, horiek neurri handikoak dira, edo Pascua irlakoak bezalakoak. Bide batez besterik ez aipatzearren, Budaren irudikatze erraldoiak eta Afaganisten haietako batzuekin egin berri dutena. Gutxik jartzen dute zalantzan, Antzinako Egipton, Mesopotamian, Grezian, Erroman eta beste zibilizazio batzuetan, harrizko estatuez gainera, beste iruditeria-mota batzuk erabili zituztela ospakizunetarako, hala nola, maskarak, txontxoniloak edo erraldoitzarrak, hain iraunkorrak ez diren gaiez eginak. Haiek guztiek zerbait baldin badute ohizko, estatuak edo estatuatxoak izateaz aparte, hori beren zama sinbolikoa da. Hots, presentzia fisiko hutsa baino zerbait gehiago emateko gizakiak duen beharrari erantzuten diote.
  • Irudi horiek aztertzen dituztenek, besteak beste, arkeologoek, antropologoek edo pentsatzaile jareek, irdui horien erlijiozko motibazioetara zuzentzen dute kontua. Erliojiotasun primitiboa, agermen primitiboak dituela. Horrek, nolabait ere, lehen paragrafoan esandakoa goraipatzen du. Agian, hor dago irudi horiek ikustean sortzen zaizkigun sentipenen misterioaren zati bat.
  • Gaur egun, irudi-mota horretaz inguratuta gaude, ez soilik “primitivo” gaizki esaten diegun herrietako etnietan edo kulturetan, baizik eta gure ingurunean. Haurren panpinetatik monumentuetara, Birjinen eta Santuen edo Erraldoien eta Buruhandien irudietatik igaroz. Azken irudi horiek jorratzen dira orrialde honetan.
  • Artxibo zaharretan miatzen espezialistak direnek, historialariek, eta kronistek gure herrietan Erraldoiak izan zirela jasotzen duten dokumentuak agertzen dizkigute. Datu urrunenak XIII. mendearen ingurukoak dira, antza. XVI eta XVII. mendeetan jada xehetasun zehatzagoak sortuz joan ziren. Prozesioetan, bereziki Corpusekoan, eta bestelako jardunetan parte hartuz. Batzuetan, gaitzak pertsonifikatuz, besteak beste, izurria, edo baita pertsonaia gorenak ere, Errege Katolikoak barne. Mutur horien artean, jende eta motibo aukera zabalak nortasuna eman die erraldoiei.
  • Aurten berritan, logikoa denez, dokumentu gehiago dago, eta gaur egun, informazio asko dago irdui horiei buruz, eta euskarri desberdin askotan gainera: argazkietan, bideoan, prentsan, kontratuetan, etab.