• Beste irudi batzuk
  • Erraldoien eta buruhandien konpartsen barruan eta kanpoan, beste figura batzuk ere agertzen dira kaleetan, haiek bezala, askotan. Zaldikoak, dragoiak, munstroak, erraldoitxoak, nanuak, maskarak eta beste asko eta asko.
  • Kapitulu honetan ez luzatzeko, esango dugu dezente atera direla tailer honetatik.
  • Horren erakusgarri dira honekin batera doazen argazkiak:
  • Figrua horiei dagokienez, bereziki aipatu nahi nituzke Irungo eta Donostiako ianuterietako “sardinak”.
  • Irungo inauteriei amaiera ematen dien Sardina bertako “Izoki” elkarteak sustatzen du, eta hango kideak arduratzen dira desfileaz eta amaieran erretzeaz, udalaren babesarekin. 1990etik aurrera, tailer hau arduratzen da Irungo “sardinaren lurperatzea” izeneko ekintzako pertsonaia egiteaz. Donostiakoa ere tailer honetatik ateratzen da; aurrekoa baino urteren bat edo beste gutxiagotik aurrera.
  • Sardina horiek ez dira nabarmentzen handiak direlako edo asko irauten dutelako; beste bat da atal berezi bat merezi izateko motiboa, batik bat Irungoari dagokionez.
  • Sardina hori berezi egiten duena da urtero herriko iritzi publikoan gehiago edo gutxiago pil-pilean dagoen gairen bati egiten diola aipamena. Gai horien alegoriak dira, betiere umorez eta ironiaz jorratuta.
  • Horren erakusgarri, irudi batzuk: