• Hastapenak
  • Gehienetan enkarguz lan egiten du eta proiektu gisa hartzen du eskari bakoitza, bere printzipio eta helburuekin:
  • 1 – Herri izaerako lanak egitea arte sormena alde batera utzi gabe, eta lekuan lekuko tradizioekin lotuak, ahal bada bederen.
  • 2 – Pieza bakar eta jatorrizkoak izatea, irudikaturiko pertsonaia errepikatu arren, jada eginiko beste baten berdina inoiz izan ez dadin.
  • 3 – Gizakiak edo izaki gizatiartuak izaten dira gehienetan irudikatzen dituenak, eta ahaleginak egiten ditu haien espresibitatea bultzatzen, espresio eutsia nahiz antzerki espresioa izan, batzuetan karikatura leuna eta beste batzuetan gehiegizkoa eginez, irudiak eskatzen duenaren arabera beti ere.
  • 4 – Inpronta bat izatea, berezko estiloa izatea, estetika mailan elkarren artean eta egilearekin lotzeko, “aita beraren seme-alabak” izateari utzi gabe.
  • Guztiz heterogeneoak dira lan horiek egin ahal izateko beharreko “diziplinak”. Arotzeriarekin hasi eta buztinaren modelatze eta beste material batzuekin buka, beharreko diseinu, egitea eta zura edo porexpan bezalako gaiak landuz, gero pintura hainbat pigmentu eta teknikarekin, polimeroen estratifikatua eta erretxinen modelatzea, uhal eta burdineria egitea, eta baita lanak eskatzen duen beste edozein ere.
  • Soluzio estetikoak eta praktikoak etenik gabe bilatzen ditu, eginiko irudien emaitza ahalik eta hoberena izan dadin, baina horrek eskatzen dion ahaleginak, nekatu beharrean, adorea ematen dio emaitzak gero eta hobeak izan daitezen.