• Eskertasunak
  • Lehen aipatu dugun arautu gabeko autoprestakuntza hori ezin izango litzateke gauzatu etengabe ikasten arituko ez bagina, gure lanean zuzenean edo zeharka eragina izan duten edo eragina duten iturri guztietatik edanaz. Honako hauek guztiak ezin ditut aipatu gabe utzi: Crispín Fdez. de Barrena, Ismaël Carcedo, Alberto Saavedra, J. M. eta I. Alberdi, Juan Antonio Urbeltz, A. Matxinbarrena, Nino Barrioso, J. Oteiza, M. Alcayaga, R. Irizar, N. Basterretxea, S. Perocco, Faustino Aranzabal, S. Delaurence, J. M. Urbieta, J. L. Insausti, E. Catalan eta beste.
  • “Nire lana intrintsekoki pertsonala bada ere, jende askoren elkarlana izan dut urte hauetan zehar, momentu eta maila desberdinetan, baina guztiz estimagarria beti ere. Ezin ditut aipatu gabe utzi, eta ez ditut utzi nahi, lehenengo, Isabel nire laguna, Benito eta Luís nire anaiak, eta Ana Bermúdez eta Manuel Nodar, eta baita J. L. Martínez, I. Etxebeste, G. Campos, Verano González, Fernando de la Hera, José Maria Miguel, Alberto Saavedra, Koldo Eslava, Jabiko, E. Aires, R. Soto, J. A. Parra, A. Montero, M. Díaz eta beste ere.”
  • Era berean, eskertu beharrekoak dira eramaile taldeen, konpartsen, ekarpen estimagarriak irudi horiek “eramateko” alderdiak hobetzeko. Era berean, Udal eta Kultur Elkarte askori eskerrak eman nahi dizkiet beren erraldoiak eraikitzeko eskaera egiterakoan tailer honi erakutsitako konfiantzagatik.
  • Aipamen berezia merezi dute Irrintzi Konpartsako kideek, Eguzki eta Ilargi seme/alabatzat hartu ondoren, beren lan onarekin, erraldoien dantzaren nahiz tailer honen enbaxadore duin bilakatu baitute euskal mitologian inspiraturiko bikote hori.
  • Azkenik, benetan garrantzitsuak dira, ikusleak, Erraldoi eta Buruhandien bira, dantza eta desfileekin gozatzen duten helduak eta haurrak, horiek ez baleude ez bailuke inolako zentzurik izango erraldoiak eraikitzeak.
  • Xabier Garate