• Zanpantzar
  • Zanpantzar, Zanpanzar, Saint Pançar, San Panzón, Sancho Panza…
  • Izen hori daraman pertsonaiak, Bidasoako eskualdean (eta harago ere bai), pertsonen jokabideak irudikatzen ditu inauterietan. Normalean, ez dira izaten bertute miresgarriak, ezta ereduzko jokabideak ere, Zanpatzarrek irudikatzen dituenak.
  • Rabelais-ek, Pantagruel eta Gargantua bere pertsonaia ezagunen bitartez, argibideak ematen dizkigu pertsonaia honen nortasuna ulertzeko. Olentzero, Olentzaro, Onenzeroren jatorria aztertuz gero, Zanpatzarrekin ezaugarri komunak dituela ikusten da, eta horrek jatorri komuna dutela adieraz lezake. Hurbileko herrietan, beste izen eta kurrikulu batekin agertzen zaigu pertsonaia hau, baina antzekotasun asko dituztela. Lantzen, Miel Oxinen kasuan, bidelapurra irudikatzen du, baina oso erritual antzekoa dauka.
  • Zanpatzarrenera itzuliz: Panpin batean irudikatzen da, eta gorputz ematen dio grina zitalek, bereziki jalekeriak, tripontzi edo jatun asezina bihurtzen duenari. Esana dago pertsonaia hau inauterietakoa dela, eta, beraz, erraza da egun horietako eta egutegiko hurrengoetako erreferenteetako batekin identifikatzea, alegia, Don Carnalekin eta Doña Cuaresmarekin. Are errazagoa da ikustea ez dela bigarrena. Hortik, gaitz guztien sinbolo bihurtzea urrats bat besterik ez dago. Akats eta erru guztiak leporatuta, prest dago erritualerako. Erritual horretako ekintzak, oso sinpleak eta linealak dira, arrandia handiagoz edo txikiagoz. Harrapaketa, jendaurrean erakustea, judizioa eta exekuzioa. Ipar Euskal Herrian, finko eusten zaio erritu horri, baina pertsonaiaren itxura Olentzeroren antzekoa da. Erritual berarekin amaitzen dira Miel Oxinen azken egunak ere. Antzeko zerbait gertatzen da “Judas”ekin eta “Markitos”ekin, eta beste batzuekin. Gaitzat gure artetik errotik kentzeko modu horrek ez du oso eraginkorra izan behar, zeren urtero gertatzen baita gauza bera.
  • Abiapuntu hori delarik, orain hitz egin dezakegu Irungo udalerriari, Bidasoako Txaranga-Aduana Elkarteari, Xabier Garateren tailerrari eta hari berari lotuta dagoen Zanpatzarrez.
  • Urteetan utzita egon ondoren, ez gara sartuko arrazoietan, berreskuratu egin da tradizioa; izan ere, gure pertsonaiaren iraupenak du garrantzia. Borondate handiko lagunen adoreari esker birsortu zen, eta gaur ere, bizia ematen segitzen dute, eta horrek iraunarazten dio bizirik.
  • Landa-guneetan du jatorria, baina hiri-eremuan, Zanpatzar berri honek desberdina izan behar zuen. 1988an, 6 metro altuerako erraldoitzar bat sortu zen egurrezko eskeleto baten gainean; gorputza lasozkoa; burua eta eskuak zuntzezkoa; jantzi koloretsuak; eta tonelada bat baino gehiagoko pisua. Plazan jarri zuten ostegun inauterian, eta hurrengo igandean epaitu eta exekutatu zuten. Su garbitzaileak erraustu zuen. Herriak gogo onez hartu zuen ideia, eta parte-hartzaileen gogoak hurrengo urtean jarriak zeuden.
  • Beste erraldoitzar batek hartu zion lekua 1989an, baina haren amaiera ganberroren baten eskuetatik aurreratu zen, ez baitzuen utzi zeremonia bere garaian egiten, larunbat gauean su eman zion eta. Horrek haren sortzaileak haserretu bazituen ere, pizgarria izan zen, amore ez emateko.
  • Hurrengo urtean, kontua ez zen hobea izan. Orduan, jarri zuten ostegun gauean bertan erre zuten erraldoitzarra.
  • Gogoak baretu zirenean, eztabaida egin zuten ea segiko zuten ahaleginean ala ekimena bertan behera utziko zuten. Lehenengo aukerak irabazi zuen, argi dagoenez, baina irtenbide bat behar zen etorkizunean gehiegikeria haiek saihesteko. Zanpatzarri udalaren babesaz bizia eta babesa ematen zion elkarteak lehen urratsak eman zituen erraldoien eta buruhandien konpartsa gisa. Ez zitzion uko egin nahi neurri handiko figura ikusgarriari, baina gauetan gorde egin beharko zen, babeste aldera. Esaten dute zuria eta botilan: esnea. Eta horrela izan zen. Hurrengo inauterietan, erraldoi txikixeago eta askoz ere pisu gutxiago zeukan bat aurkeztu zuten, gorde ez ezik paseatzeko aukera emateko moduan eraikia. Biderkatu egin ziren luzitzeko aukerak, eta ondo atera zen.
  • Irungo inauterien hurrengo edizioetan, erraldoi gisa agertzen zaigu Zanpatzar, lehen aipatutako jendaurreko erakustaldian mugako hiriko kaleetan barrena dantza egiten duen erraldoia. Jatorriko jalekeria edukitzen eta “herriko parrandero handiena” izaten segitzen duelarik, bere bilakaera naturalak eta Inauteriak mozorroen jai gisako zentzu garaikideak bultzatuta, gure pertsonaia gure garaietako eguneroko “gaitzak” irudikatzera eraman dute. Horrela, gaurkotasunezko gaiez ezaugarrituta atera dugu; hona gaietako batzuk: Golkoko Gerra, Prestige-ren hondamendia, Euroaren etorrera, "2000 efektua", hegazti-gripea. Eta beste hainbat eta hainbat gai orain 20 urte betetzen dituen bere historia laburrean.
  • Urte horietan, krisiak eta gizarte-arazoak gainditzen jakin izan du, eta beraz, pentsatu beharko da inauteri asko eta askotan segiko duela agertzen eta parte hartzen. Harekin daudenen borondateak eta gogo biziak horrela erakusten dute.